XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oinarrizko hezkuntza orokorra

Ikasturte honetarako prematrikulak guztira 314.961 dira.

Zifra honek, iazkoaren antzekoa izanik, emendiozko prematrikularen eragina eta O.H.O. bukaerako errepikatze tasen hazkunde aurrikusgarria biltzen ditu.

Sarekako osakera honako hau da:
%49 Sare Publikoa
%14 Ikastola Sarea
%37 Sare Pribatua

Hizkuntz eredukako banaketa, berriz, hauxe:
%67 A Eredua
%9 B Eredua
%16 D Eredua
%8 X Eredua

Sarekako banaketa aurreko urteetako joerarekin mantentzen da, urritze txikiak Sare Publiko eta Pribatuetan eta hazkundea Ikastoletan.

Euskalduntzearen aurrerakuntza esanguratsua da, aurreko urteko B eta D ereduetako %21,8tik %25era pasatuz.

A Eredua %65,2tik %67ra igaro da eta X eredua %8ra jaitsi da (aurreko urtean %12,9).

B.B.B. eta U.B.I.

Maila hauetan prematrikulatutako ikasleak 77.699 dira.

Sarekako banaketa hauxe da:
%63 Sare Publikoa
%5 Ikastola Sarea
%32 Sare Pribatua

Hizkuntz ereduka, aldiz beste hau:
%83 A Eredua
%4 B Eredua
%7 D Eredua
%6 X Eredua

Bilakaerari begira, Ikastolen pisu erlatiboaren hazkundea sendotzen da, B eta D ereduen hazkundea (geldi baina aurrerakorra) bezala.

X eredua asko urritzen da (%15,2tik %6ra) eta A eredua hazi (%74,7tik %83ra).